Datorren uztailaren 5ean (zapatua) eguerdiko 12:00etan hasita Arrasate eta inguruko 27 futbito ekipo arituko dira Inori kiroltasunez maitasuna adierazten. 300 lagun baino gehiago (mutil eta neska, gizon eta emakume) 24 orduz futbito txapelketa etengabean.
ORDUTEGIA UARKAPE ZALDIBAR
11-11:30 MHM AL ZARKAUI JO TA APURTU PANTUMACA AURRERA BOLIE
11:30-12 20 PAKA EL RETORNO DE LOS CAÑONEROS DE PUERTO URRACO EQUS TIKI TAKA AFARI MENDIXENDAKUAK
12-12:30 DALTON GANBELAS ARENKES DE KUKU INO ASKATU!!
12:30-13 BUKANAK CICATRUS PORKY TEAM LATINOS.COM
13-13:30 UZTA PANTUMACA JO TA APURTU BRASIL
13:30-14 ABOKAJARRO EQUS TIKI TAKA EL RETORNO DE LOS CAÑONEROS DE PUERTO URRACO ARKAKUXUAK
14-14:30 ARRASATE PRO EBOLUTION ARENKES DE KUKU GANBELAS MC AUEN DAUEN
14:30-15 LOS ESTRELLAUS PORKY TEAM CICATRUS ESTU TA LARRI
UARKAPEN bakarrik
15-15:30 ALICIA Y SUS AMIGAS HLB 108
15:30-16 ARRASATE PRO EBOLUTION INO ASKATU!!
16-16:30 ABOKAJARRO AFARI MENDIXENDAKUAK
16:30-17 UZTA AURRERA BOLIE
17-17:30 BUKANAK ESTU TA LARRI
17:30-18 DALTON MC AUEN DAUEN
18-18:30 20 PAKA ARKAKUXUAK
18:30-19 MHM AL ZARKAUI BRASIL
19-19:30 ALICIA Y SUS AMIGAS POLI Y CIA
19:30-20 LOS ESTRELLAUS LATINOS.COM
20:20:30 HLB 108 POLI Y CIA
Ino askatu! esateko manifak, pintadak, mobilizazioak, greba denetarik egin da. Guk 24 orduko, egun oso bateko, futbito maratoia egingo dugu.
Uztailaren 5ean, eguerdiko 12:00etan hasi eta biharamunean -uztailak 6, domeka- amaituko da txapelketa.
Kaixo futbolero:
Hemen dituzu futbito 24 orduetan parte hartzeko argibideak. Ekimenaren xedea, herriko zein inguruetako lagun taldeek 24 orduko parte hartzeaz, eta kiroltasunez, gure alkate den Inori maitasuna adieraztea izango da.
Izen ematea
. Izena emateko epea ekainaren 9tik ekainaren 27arte izango da.
. Posta elektronikoz 24ordu@aurrerabolie.org edo 695776222 telefonoan.
. Parte hartuko duen taldearen izenean 50 euroko diru sarrera egin beharo da, Euskadiko kutxan 3035 001 5 3 001.1.13437.8 zenbakian.
Argibideak
. Uztailaren 1ean arratsaldeko 18etan Uarkape frontoiko tabernan egingo da lehen tandako partiduen zozketa. Egun berean “gune honetan” jakinaraziko da ordutegia.
. Nesken taldeek zein talde mistoek sari berezia jasoko dute.
. Uztailaren 6ean eguerdiko 12 etan izango da finala eta ondoren sari banaketa izango da.
. Pilotalekuko aldagela eta dutxak erabiltzeko aukera izango da.
. Edozein arazo edo argibiderako 695776222 telefonoa zabalik egongo da.
Batzutan, gauzarik zailena maite zaitut esatea izaten da. Arrasateko gazteenak kalean elkartu, eta greba egunean margoketa herritar bat egin dugu, gure herriko alkatea etxera, udaletxera, herrira itzultzeko eskatuz.
Aldarrikapena, musika, sormena, irudimena, partehartzea eta giro ona kalean. Ino maite zaitugu!
Ino Galparsoro Markaide (Beasain, Gipuzkoa, 1947 - ) Arrasateko alkatea da, EAE-ANV ordezkatuz, 2007az geroztik. Herriak bere historian duen lehen emakumezko alkatea da. 2008ko martxoan mozio-zentsura baten bitartez kaleratzea proposatu zuten. Dimisioa eskatu ondoren hau ez zen aurrera atera eta alkate gisa jarraitu zuen. 2008koapirilaren 30an, Baltasar Garzón epailearen aginduz kartzelan sartu zuten EAE-ANV alderdiaren jarduerak eteteko agindua urratu izana eta desobedientzia delitua leporatuta.